XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PLANETAK
BEDERATZI dira planetak,
planetak bederatzi:
mutilzahar honi kontatzen utzi.
/ neskazahar honi kontatzen utzi.

Artizar eta Merkurio,
Merkurio eta Artizar:
ze ondo bizi naizen mutilzahar!
/ gizonik ez dut pairatu behar!

Marte eta Amalur,
Amalur eta Marte:
tripontzia ni, azkenera arte!
/ sukalde lanak ez ditut maite.

Jupiter eta Saturno,
Saturno eta Jupiter:
berrehun kilo hemendik laster!
/ ez dut izan nahi gizonen maizter.

Urano eta Neptuno,
Neptuno eta Urano:
rossli bat baino hobe, bi habano!
/ nire izena, Mertxe Olano.

Pluton bederatzigarrena,
bederatzigarrena Pluton:
emaztetxotzat ardoa dut on,
/ askatasuna senartzat dut on,
sekula santan ez nadin ezkon!
/ sekula santan ez nadin ezkon!